2014(e)ko martxoaren 11(a), asteartea

KALDEREROAK EKINTZA IKASTOLAN- BIDEOA

Kaixo lagunok!

Denok dakizuenez Otsailaren 28an, Ekintza Ikastolan Inauteriak ospatu genituen.

Hungariatik hainbat neska-mutil kalderero gazte etorri ziren,  hango abesti eta kanta ospetsuenak abestera, zartagin, pandero eta guzti. 

Bertako Musika saioetan entsegu asko egin zituztela kontatu ziguten, ez baita lan erraza kanta horiek ondo abestu eta jotzea. 

Hona hemen emaitza! IKUSI IKUSI, ZEIN IKUSKIZUN POLITA ESKAINI ZIGUTEN! 

ABESTIA: 

http://www.youtube.com/watch?v=gwzjaNN31yQ

LETRA: 

Zein ederra, zein xarmanta
Donostiako lurra eta hiria
herri jator donostiarra 
agurtuz dugu atsegina

Hungariako kalderero gara
etorririk Donostiara
laister Momok argituko digu
nahiz eguna nahiz eta gaua

Inauteri alaiaren 
iragarle gu gara
Bai atsegina eta algara (bis)

Aizak, jozak, jozak!
Baibai, jozak, jozak!

Zein ederra, zein xarmanta
Donostiako lurra eta hiria
herri jator donostiarra 
agurtuz dugu atsegina

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina