2014(e)ko martxoaren 17(a), astelehena

TXORIAK TXORI--BIDEOA

Kaixo lagunok!

Dakizuenez, Tximeleta gelako ikasle guztiei pila bat gustatzen zaie Goazen! telesaila. Hau, musika eta dantzan oinarritzen da, eta horregatik bertako protagonistek dantza eta kanta ugari egiten dituzte.

Beraz, instrumetuak hartu, jotzen ikasi, abestia errepasatu eta  Ekintzako musikal txikia antolatu genuen pasa den astean!

Begira begira zeinen ondo pasa genuen! Hona hemen bideoa!




Abestiaren doinua hemen aurkitu dezakezue:

http://www.youtube.com/watch?v=_R6MxnVFJdM

Abestiaren letra hau da:

Hegoak ebaki banizkio
nerea izango zen,
ez zuen aldegingo.
Bainan, honela
ez zen gehiago txoria izango
eta nik...
txoria nuen maite.

2014(e)ko martxoaren 14(a), ostirala

2014(e)ko martxoaren 11(a), asteartea

KALDEREROAK EKINTZA IKASTOLAN- BIDEOA

Kaixo lagunok!

Denok dakizuenez Otsailaren 28an, Ekintza Ikastolan Inauteriak ospatu genituen.

Hungariatik hainbat neska-mutil kalderero gazte etorri ziren,  hango abesti eta kanta ospetsuenak abestera, zartagin, pandero eta guzti. 

Bertako Musika saioetan entsegu asko egin zituztela kontatu ziguten, ez baita lan erraza kanta horiek ondo abestu eta jotzea. 

Hona hemen emaitza! IKUSI IKUSI, ZEIN IKUSKIZUN POLITA ESKAINI ZIGUTEN! 

ABESTIA: 

http://www.youtube.com/watch?v=gwzjaNN31yQ

LETRA: 

Zein ederra, zein xarmanta
Donostiako lurra eta hiria
herri jator donostiarra 
agurtuz dugu atsegina

Hungariako kalderero gara
etorririk Donostiara
laister Momok argituko digu
nahiz eguna nahiz eta gaua

Inauteri alaiaren 
iragarle gu gara
Bai atsegina eta algara (bis)

Aizak, jozak, jozak!
Baibai, jozak, jozak!

Zein ederra, zein xarmanta
Donostiako lurra eta hiria
herri jator donostiarra 
agurtuz dugu atsegina