Musika saila etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Musika saila etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020(e)ko ekainaren 15(a), astelehena

VIVACE 27 ZUZENTZEKO

Kaixo musikariak!

Gustura egin al zenuten lehengo asteko 3 erritmoen jolasa? Lortu al zenuten abiadura azkarrenarekin ere egitea? Zuek ezagututa... ziur baietz!

Vivaceko 27. orrialdeari dagokionez, egia esan edozein musika tresna aurkitu dezakegu orkestra batean jotzen denetariko musika lanak daude eta. Baina normalean daudenak kontuan hartuta, horrela margotu behar zenituzten agertzen ziren musika tresnak:
  • URDINEZ: biolina, tuba, tronboia, klarinetea, kontrabaxua, fagota, tinbala eta txindatak.
  • GORRIZ: gitarra elektrikoa, panderoa, eskusoinua eta klabeak.
Ondo segi!

2020(e)ko ekainaren 8(a), astelehena

2020(e)ko ekainaren 2(a), asteartea

NOTEN ZUHAITZA ETA VIVACE 24

Kaixo!
Zer moduz gelditu zitzaizuen noten zuhaitza? Hau da nirea:

Vivaceko 24. orrialdea uzten dizuet zuena zuzendu dezazuen.

Laister arte!

2020(e)ko maiatzaren 25(a), astelehena

VIVACE 13 ZUZENTZEKO

Kaixo musikariak!
Pasa den ostiralean, maiatzak 22an, Vivaceko 13 eta 14. orrialdeak egin zenituzten.
13. orrialdea uzten dizuet zuzendu dezazuen.
14. orrialdean emaitza aukera desberdin pila bat zeudenez, nahi baduzue opicos@ekintza.org helbidera bidal diezadakezue.
Zer moduz moldatu zineten koloretazko txartelekin erritmoak errepikatzeko? Animatzen bazarete zuen bideoak bidali.
Laister arte!

2020(e)ko maiatzaren 11(a), astelehena

VIVACE 16 ZUZENTZEKO

Kaixo TXIMELETA GELAKO musikariak!
Pasa den ostiralean Vivaceko 16. orrialdea egin zenuten. Hementxe uzten dizuet zuzenketarako fitxa. Koloreei dagokienez, berdez margotu behar zenituzten musika tresnak TRONPETA, TRONBOIA, TRONPA eta TUBA ziren. Asmatu zenituztela? Primeran, artistak.

2020(e)ko apirilaren 23(a), osteguna

VIVACE 11 ZUZENTZEKO

Kaixo musikariak!

Aste honetako fitxaren zuzenketa egiteko lotura uzten dizuet:
Os dejo este enlace para que corrijáis la ficha de esta semana:

ZUZENKETA

2020(e)ko apirilaren 3(a), ostirala

MUSIKA OPORRETAN


Kaixo TXIMELETAko musikariak!
Oporretan ikus ditzakezuen pelikula motz batzuk jarri dizkizuet. Ea gustuko dituzuen...

Os dejo tres cortos musicales que podéis ver durante las vacaciones. Espero que os gusten... 






2020(e)ko apirilaren 1(a), asteazkena

Ordulariei buruzko abestiak

Kaixo TXIMELETAko musikariak!

"Ordularia" abestia txintxo-txintxo lantzen ari zaretela ikusten ari naiz. Izugarrizko poza ematen dit bidaltzen ari dizkidazuen audioak entzutea. Artistak zarete!

Opari bezala, ordularietan inspiratutako hiru abesti jarri dizkizuet hemen. Estilo desberdinetakoak dira. Ea zein duzuen gustukoen...

Estoy viendo que estáis ensayando la canción "Ordularia" con la txirula muy formales. No sabéis qué alegría me da cuando oigo los audios que me mandáis con vuestras grabaciones de la canción. ¡Sois unos artistas!

Como regalo, os pongo tres canciones inspiradas en relojes. Son de estilos muy diferentes, a ver cual os gusta más...


2014(e)ko martxoaren 17(a), astelehena

TXORIAK TXORI--BIDEOA

Kaixo lagunok!

Dakizuenez, Tximeleta gelako ikasle guztiei pila bat gustatzen zaie Goazen! telesaila. Hau, musika eta dantzan oinarritzen da, eta horregatik bertako protagonistek dantza eta kanta ugari egiten dituzte.

Beraz, instrumetuak hartu, jotzen ikasi, abestia errepasatu eta  Ekintzako musikal txikia antolatu genuen pasa den astean!

Begira begira zeinen ondo pasa genuen! Hona hemen bideoa!




Abestiaren doinua hemen aurkitu dezakezue:

http://www.youtube.com/watch?v=_R6MxnVFJdM

Abestiaren letra hau da:

Hegoak ebaki banizkio
nerea izango zen,
ez zuen aldegingo.
Bainan, honela
ez zen gehiago txoria izango
eta nik...
txoria nuen maite.

2014(e)ko martxoaren 11(a), asteartea

KALDEREROAK EKINTZA IKASTOLAN- BIDEOA

Kaixo lagunok!

Denok dakizuenez Otsailaren 28an, Ekintza Ikastolan Inauteriak ospatu genituen.

Hungariatik hainbat neska-mutil kalderero gazte etorri ziren,  hango abesti eta kanta ospetsuenak abestera, zartagin, pandero eta guzti. 

Bertako Musika saioetan entsegu asko egin zituztela kontatu ziguten, ez baita lan erraza kanta horiek ondo abestu eta jotzea. 

Hona hemen emaitza! IKUSI IKUSI, ZEIN IKUSKIZUN POLITA ESKAINI ZIGUTEN! 

ABESTIA: 

http://www.youtube.com/watch?v=gwzjaNN31yQ

LETRA: 

Zein ederra, zein xarmanta
Donostiako lurra eta hiria
herri jator donostiarra 
agurtuz dugu atsegina

Hungariako kalderero gara
etorririk Donostiara
laister Momok argituko digu
nahiz eguna nahiz eta gaua

Inauteri alaiaren 
iragarle gu gara
Bai atsegina eta algara (bis)

Aizak, jozak, jozak!
Baibai, jozak, jozak!

Zein ederra, zein xarmanta
Donostiako lurra eta hiria
herri jator donostiarra 
agurtuz dugu atsegina